Lanpostu eskaintzak / SEGURTASUN-ARDURADUNA

ieTeam
14/05/2024
Gipuzkoa (Espainia)

SEGURTASUN-ARDURADUNA

Laneko eta industriako SEGURTASUNko profesionala zara eta garatzeko aukera baten bila zabiltza? Segi irakurtzen, baliteke hau izatea zure erronka berria! Donostialdean kokatutako sektore kimikoko enpresa garrantzitsu batek enpresako segurtasun-arduradunaren rola bere gain hartzeko gaitasun handia duen profesional bat sartu nahi du plantillan. Hautatutako pertsonaren ardura izango da instalazioen, prozesuen eta langileen segurtasuna bermatzea. Zuzendari teknikoaren eta I+Gko zuzendariaren mende dago zuzenean, eta lankidetza estuan jardungo du produkzioko, mantentze-lanetako eta kudeaketako taldeekin, segurtasun-politika eta -prozedura eraginkorrak ezartzeko eta mantentzeko. Erantzukizunak - Segurtasun-politika eta -prozedura eraginkorrak definitzea eta garatzea, eta erakundean segurtasunaren eta jardunbide egokien kultura finkatzea, enpresaren helburu estrategikoen arabera. - Enpresako laneko segurtasuna kudeatzeko eta istripu larriak prebenitzeko sistemari eustea, eta segurtasunaren esparruko adierazle garrantzitsuak dituen aginte-taula bat finkatzea. - Instalazioen, prozesuen eta langileen segurtasunari buruzko esparru guztietan etengabeko hobekuntzarako estrategia sustatzea, prestakuntza-plan egokiak mantentzea barne. - Segurtasun Batzordeko buru izatea eta bertan aktiboki parte hartzea. - Enpresari aplika dakiokeen segurtasun-arloko araudia benetan betetzen dela ziurtatzea, erregelamenduzko ikuskapenetan eta auditoretzetan solaskide izatea, araudi horietatik eratorritako betebeharrak behar bezala betetzen direla bermatzeko. - Salgai arriskutsuak garraiatzeko segurtasun-kontseilari lanak egitea. - Kanpoko Prebentzio Zerbitzuarekin koordinatzea prebentzio-jardueraren eta osasunaren zaintzaren programazioa, eta enpresa-jarduerak behar bezala koordinatzeko baldintzak ezartzea. - Talde teknikoari laguntzea asteroko guardiak txandaka hartzean. Zer eskaintzen dute? - Segurtasuna lehentasuna duen enpresa batean garapen profesionala izateko aukera. - Soldata lehiakorra eta erantzukizun-mailaren araberakoa. - Giro profesionala eta talde-lana. Baloratuko da: - OHSAS 18001 edo ISO 45001 motako ziurtagiriak abian jartzen esperientzia izatea, eta erronka-egoeretan lider izateko gaitasuna erakustea. - Industria-segurtasunari, Seveso, APQ eta salgai arriskutsuen errepideko garraioari buruzko araudia ezagutzea (ADR).

Sektorea

Aholkularitza

Giza Baliabideak

Enpresaren arloa

Arriskuen Prebentzioa / Segurtasuna

Ikasketak

Ingeniaritzako edo Kimikako prestakuntza duen profesional bat bilatzen dugu, segurtasunarekiko grina duena, laneko arriskuen prebentzioko titulazioa eta gutxienez 5 urteko esperientzia sendoa duena antzeko erantzukizunetan, batez ere industria-inguruneetan. Kanpoko prebentzio-zerbitzuko enpresetan antzeko esperientzia duten profesionalak ere baloratuko dira. Era berean, ingeles-maila egokia (B2) beharko da nazioarteko lankidetza errazteko. Pertsona proaktibo bat behar da, lidergo-gaitasun handikoa, talentua duena arriskuak aztertzeko eta irtenbide integralak proposatzeko

Esperientzia

5 urte baino gehiago

Idiomas

Ingelesa Ertaina (B2)

ieTeam Donostia

Zuatzu Enpresa Parkea, Edificio Europa
5. Solairua, 3. Lokala
20018 Donostia,
Gipuzkoa
T. (+34) 943 536 124

ieTeam Bilbao

Bizkaiko Parke Teknologikoa 
804. Eraikina, 302. Moduloa
48160 Derio
Bizkaia
T. (+34) 946 421 108

ieTeam Brasil

Rua Cardeal Arcoverde 
2450 - Pinheiros
São Paulo - SP
05408-003
T. (+55) 11 3562-1830

ieTeam Middle East

Umm Ramool
Plot 54, Dubai, United Arab Emirates
P.O. Box 915050
+ 971 504539419

ieTeam Kolombia

Cl. 69a #9-66,
Bogotá, Colombia
T. (+57) 313 374 2399

Configuración de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para obtener datos estadísticos de la navegación de nuestros usuarios y mejorar nuestros servicios.
Puedes aceptar nuestra política de cookies o elegir las cookies que deseas descargar en las opciones.